Kultur Asteko azken eguna zuten gaur Larraulen, baina ez diote nahi bezalako amaiera ematerik izan. Haizearen eraginez, bertan behera utzi behar izan dute goizeko azoka berezia. Pintxo lehiaketa eta herriko gazteen emanaldia ere iragarrita zeuden, baina ezin izan dituzte egin. Gaztain eta talo jatea ere bertan behera geratu dira eta, bihar iragarriko dute data berria.