Baina, festak hasi besterik ez dira egin:
14:00etan, haur eta gazteek bazkaria izango dute. Ondoren, puzgarriak izango dira txikientzat, eta 17:30ean Bea Larrañagak Bonba bat naiz ikuskizuna eskainiko du.
19:00etan, herritarren arteko herri kirolak izango dira plazan. Jarraian, giroa lagun, barrikotea eta bingo musikatua ospatuko dira.
Eta, eguna borobiltzeko, Bada Giro taldearen erromeria izango da gauean.