Sagardo dastaketak hartu du plaza Larraulen

Aiurri 2025ko abu. 2a, 13:58

Abian da Larraulgo festen bigarren eguna, eta 12:30ean herritarrek sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izan dute.

Goiza haur eta afizionatuen pilota partidekin hasi da, eta ondoren festa giroa plazara lekualdatu da, sagardo dastaketarekin jarraituz. Herritar ugari bildu da sagardo ezberdinen zaporeak dastatzera.

Eguardian, ospakizunek jarraipena izango dute toka txapelketarekin eta paella-jatearekin. Jai giroak, beraz, ez du etenik izango Larraulen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!