Hamaiketako herrikoia Larraulen: 25 urteko tradizioa

Aiurri 2025ko abu. 3a, 13:46

Aurten ere, arrakasta handiz ospatu da Larraulgo festetako hamaiketako herrikoia. Herriko tradizio honek 25 urte daramatza etenik gabe ospatzen, salbuespen bakarra COVID-19aren pandemian izan zelarik.

Hamaiketakoaren aurretik, meza nagusia eta haurrentzako ginkana egin dira goizean.

Arratsaldean, berriz, kultur eskaintza izango da nagusi, asteburuari amaiera emateko. Bertsolari saioa izango dute plazan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Unai Mendizabal bertsolariekin. Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta arituko da. Jarraian, Izer eta Alabier trikitilariak arituko dira.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!