18 urteko larrauldarra, Apeldoornen (Herbehereak) lehiatu berri diren Munduko Pistako Junior Txapelketan madison probako txapeldun eta bakarkako jazarpen probako azpi-txapeldun izan da. Estatuko bi marka hautsi ditu gainera txirrindulari gazteak; taldekako jazarpenean eta bakarkako jazarpenean.
Txapelketa hauetan Izaro Etxarri Aranburu adunarra ere aritu da, madisonean bosgarren postua lortuta.
Bi gazteak gerturatuko dira arratsaldeko ekitaldira.