Basandere dantza ikuskizuna eskaini dute Larraulen

Ainhoa Gil 2025ko ira. 14a, 17:35

Node dantza konpainiak Basandere ikuskizuna eskaini du gaur eguerdian Larraulen.

Basajaunari lotutako izaki mitologikoan oinarritua dago ikuskizuna. Dantzaren bidez, Basandere, Basajaunaren aldean, mendekati eta lizun gisa deskribatua, naturaren indar indartsu gisa berrinterpretatzen da. Gure historia mitologikoa bilatzen eta aztertzen duen pieza eszenikoa da, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!