'Txorongo txarangak' alaitu du Larraulgo herrigunea

Ainhoa Gil 2026ko otsailaren 12a

Inauteri giroan murgildu dira gaur Larraulgo eskolako kideak. 15:30etan atera dira eskolatik eta, pregoia bota ondoren, kalejira egin dute Larraulen barrena. Festa eta aldarrikapena bateratuz, Txorongo txaranga atera dute kalera. 

Txakur kaken aferak zeresana sortu Larraulen azkenaldian eta, eskolako kideek gai horri eutsi diote, umorea ardatz hartuta. Musika tresnak hartuta, eta jantzi koloretsuak jantzita, inauteri giroa zabaldu dute herri osoan zehar. Hainbat herritar ere batu zaie deialdira, kalejirarekin bat eginez. 

Txokolate-janarekin eman diote amaiera arratsaldeko egitarauari.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!