Txuringadi errota bisitatzeko aukera, maiatzaren 17an

Aiurri 2026ko apirilaren 17a

Gipuzkoako Erroten Egunaren harira, ate irekien jardunaldia egingo dute Larraulgo Txuringadi errotan. 10:15etan Larraulgo plazan elkartu, eta oinez gerturatzeko aukera izango da. 11:00etan  hasiko da bisitaldia. Izen-ematea zabalik egongo da maiatzaren 12ra arte eta 3 euro ordaindu beharko dute helduek, umeentzako doakoa izango da. 

Euria egingo balu, Asteasuko Lamiategi aparkalekuan elkartuko dira bisitariak, bertatik Txuringadira abiatzeko.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!