Urteroko ekitaldia bihurtu den kontzertuaren hirugarren edizioa ospatuko dute maiatzaren 28an arratsaldeko 18:30ean Larraulgo urmaelaren inguruko zelaian.
Aurtengoan ere herri eskolako ikasleak izango dira protagonista oholtza gainean, zenbait herritar, ikasle ohi eta musikariekin batera. Beste behin ere Xabi Zeberio eta Inar Sastre musikariak bertan izango dira.
Nagusiki euskal abesti ezagunen bertsioekin osatutako errepertorioa eskainiko da, baina sorkuntza propioko kanturen bat ere izango da tartean. Honela, ikasturte osoan zehar eskolako musika tailerrean egindako proiektuak taula gainera eramango dituzte haurrek.