Txuringadi errotak bisitari ugari hartu zituen Gipuzkoako Erroten Egunean

Aiurri 2026ko maiatzaren 18a

Gipuzkoako Erroten Egunaren harira, ate irekien jardunaldia egin zuten atzo Larraulgo Txuringadi errotan. Bisitaldia 11:00etan hasi zen, eta parte hartzaileak Asteasuko Lamiategi aparkalekutik abiatu ziren Txuringadirantz. Errotako familiak harrera beroa egin zien bisitariei, eta azalpen ugari eskaini zizkieten bertako historiaren eta funtzionamenduaren inguruan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!