Meza eta hamaiketakoarekin ekin diote larrauldarrek San Bartolome eguneko jaiari

Katillu Txulo elkarteko kideek hartu dute meza osteko hamaiketakoa prestatzeko ardura, goizean goizetik. Arratsaldean jarraipena izango du jaiak, erromeriarekin, karretilla zozketarekin eta kostilla jatearekin. Argazki-sorta, hemen.

Ezinbestekoak dira auzolanera ohitutako boluntarioak, herriko jaiek aurrera egin dezaten, eta gaurkoan, Joxe Amonarriz, Juan Elola eta Begoña Saralegi ari dira sukalde-lanetan; hainbat lagun batu zaizkie laguntzaile gisa.

Gotzon Jauregi da sukaldeko hirukotearen laguntzaile horietako bat. “Deialdiak egin arren gero eta zailagoa egiten da jendea erakartzea herriko lanetarako; gaur, behintzat, mordoska bildu gara”.

Jauregi pozik agertu da hamaiketakoa nola irten den ikusita. “Armonia onean gabiltza sukaldean kuadrilla, eta nahiko da salda eta txorixo eta haragi-egosia oinarri dituen hamaiketakoa herrikideak batzeko mahai batena ingurua.

Bestalde, Jauregik gogorarazi du hamaiketakoaz aparte, kostilla jatea antolatu duela Katillu Txulo elkarteak gaur ilunabar-gauerako, eta horrekin badauka kezka pittin bat: “aurreneko aldia da antolatzen dela. Handia izan da eskaria egunotan, eta 80 bat laguntzeko egingo da azkenean. Ea dena ondo ateratzen den, ahaleginduko gara horretan!”.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!