Larraulgo txikienek Gau Beltzaz gozatzeko aukera izan zuten. Herriko gazteek bideratutako scape rooma egin zuten eskolan. Hainbat pista eta erronka gainditu behar izan zituzten eskolako gelaz gela igaro eta bertatik irten ahal izateko. Azken proba gaindituta, goxoki zorro bana eskuratu zuten. Festarekin jarraitzeko, Katilutxulo elkartean afari merienda bat egin zuten.