"Hezitopia" da Nora Salbotx idazle iruindarrak idatzi duen liburu berria eta gaur aurkeztuko du arratsaldeko 17:30etan Larraulgo Herri eskolan, herriko kultur astea aprobetxatuta.
Liburuak Euskal Herriko hezkuntza-sisteman dauden kezkak jorratzeko ikuspegi ezberdinak aurkezten ditu; horretarako, bere magisteritzako ikasketak eta umeen irakasle gisa eta Mondragon zein Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle gisa duen esperientzia hartzen ditu oinarri.
Aurkezpenean ez da bakarrik egongo, Koldo Rabadan gibelsolasaren egilea ere solaskide izango baitu.