Bete ezazu hurrengo inprimakia eta zorte ona izan!
Eskuz binakako finalera iritsi dira Aduna eta Hernani. Nork jantziko du txapela? Eta, zehazki, zenbat tanto egingo ditu Adunak? Horiexek dira porra berriaren bi galderak.
Lehiaketa irekia da; beraz, edonork parte har dezake. Erantzun guztiak bistaratuko dira izen-abizenekin. Eskatzen diren gainontzeko datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira soilik.
Ekainaren 27an arratsaldeko 15:30etan itxiko da porra. Kontuan izan pertsona bakoitzeko erantzun bakarra hartuko dela kontuan.
Sari bikoitza lortuko du irabazleak: Adunako pilotariek sinatutako kamiseta eta gosari bikoitza Txantxanen.
Asmatzailea bat baino gehiago bada, euren artean zozketa egingo da. Asmatzailerik ez balego, partaide guztien artean egingo litzateke zozketa.
Zorte on eta har ezazu parte zozketan. Aupa Aduna!