Nork irabaziko du buruz buruko finala? - Informazio orokorra

Iñaki Artola eta Dario Gomez izango dira aurrez aurre datorren maiatzaren 31n, Buruz Buruko Txapelketaren finalean. Kopako finalarekin egin bezala, Aiurrik porra antolatu du.

Nork har dezake parte? 

Lehiaketa irekia da; beraz, edonork parte har dezake. Erantzun guztiak bistaratuko dira izen-abizenekin. Eskatzen diren gainontzeko datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.

Parte hartzeko epea

Maiatzaren 29ko eguerdiko 13:00etan itxiko da porra. Kontuan izan pertsona bakoitzeko erantzun bakarra hartuko dela kontuan.

Saria

Porra asmatzen dutenen artean pertsona batek sari bikoitza lortuko du:

  • Iñaki Artolak sinatutako pilota.
  • Kuttun gozotegiak egindako tarta berezia.

 

Nork irabaziko du buruz buruko finala?

Nork irabaziko du buruz buruko finala?

Maiatzaren 31n, finala jokatuko dute Artolak eta Dariok. Nork irabaziko du? Eta zein izango da emaitza? Partidaren irabazlea eta emaitza zehatza asmatzen dutenen artean zozketa egingo dugu. Bete inprimakia eta parte hartu!