Porra: Kopako finalaren emaitza - Informazio orokorra

Partidaren irabazlea eta emaitza zehatza asmatzen dutenen artean zozketa egingo dugu. Bete inprimakia eta parte hartu!

Nork har dezake parte? 

Lehiaketa irekia da; beraz, edonork parte har dezake. Erantzun guztiak bistaratuko dira izen-abizenekin. Eskatzen diren gainontzeko datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.

Parte hartzeko epea

Apirilaren 17ko 13:00etan itxiko da porra. Kontuan izan pertsona bakoitzeko erantzun bakarra hartuko dela kontuan.

Saria

Porra asmatzen dutenen artean pertsona batek sari bikoitza lortuko du:

  • Arruti gozotegiak egindako tarta txuri-urdiña.
  • Ormendi Kirolak dendan ikusgai dagoen Realaren baloia. 

Porra: Kopako finalaren emaitza

Porra: Kopako finalaren emaitza

Apirilaren 18an, 21:00etan hasita, Kopako finala jokatuko dute Realak eta Atletico Madridek. Nork irabaziko du? Eta zein izango da emaitza?