Zurriola Antzerki Eskolak “Urtain” antzezlana eskainiko du igandean 19:00etan Saroben. 2010.urtean Animalario taldearen eskutik, eta Andres Limaren zuzendaritzapean, Max sarietan 12tik 9 sari eskuratu zituen antzezlana lehenengo aldiz euskaraz ikusteko aukera izango da orain.
Sarrera: 5 euro. Online ere eros daitezke Udalaren webgunean nahiz App-ean.
Zozketa: Udalak 4 sarrera bikoitz zozkatuko ditu apirilaren 19 arte izena ematen duten urnietarren artean. Irabazleak apirilaren 20an jakinaraziko dira.
Sinopsia: Munduaren kontra borrokatu zen gizon txiki baten historia. Benetan borrokatu ere, nor zen jakin nahian, berak esaten zuen bezala "zer egin dut nik egiten dudan guztia zikina izateko?" argitzeko ahaleginean.