2018/05/25 02:00

Bestelakoak

Gazte Festak 2018

Gazte Festak 2018
Urnieta

11:00 Tolosaldeako adinekoen ibilaldia.

16:30 San Joan plazatik hasita “Urnieta Challenge” talde jolasa. Adina: 11-17 urte bitartekoentzako, Gaztelekuak eta Kale Hezitzaileek antolatuta.

16:30 Yinkana/Jolasak herrian zehar, Poxta Zaharrek antolatuta. 16 urtetik gorakoentzat.

18:00 Apaxi ipuin kontalaria Etxeberri plazan edo Lekaion eguraldi txarra bada.

18:30-21:00 Etxeberri Plazako Auzokideen elkarteak antolatuta: Sardina-poteoa, bingoa eta musika.

19:00 “Altxorraren Bila” jolasa haurrentzat.

19:30 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira Plazido Muxika plazatik San Joan plazara Bosko Anitz txarangarekin.

20:30 Jaiei hasiera emateko txupinazoa udaletxean. Ondoren, Egape dantza taldeko dantzarien emanaldia.

21:00 Bosko Anitz txarangaren kalejira San Joan plazatik abiatuta.

21:30 Afari tematikoa: “Euskal Artistak”. Poxta Zaharrek antolatuta Egape ikastolan.

00:00 Matraka elektro-txarangaren kalejira, Poxta Zaharrek
antolatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!