Urnietako "gazte funkyzaleek" ordubeteko ikuskizun arin eta entretenigarria eskainiko dute ikasturte amaierako erakustaldi gisa. 18:00etan hasiko da emanaldia Saroben, eta gazteek ikasturtean zehar Judith Rodriguez irakaslearekin ikasitakoa taularatuko dute.
7-10 urte bitartekoen txanda izango da lehenik. Beren koreogradiak erakutsi ostean, 11-16 urte bitartekoak igoko dira taula gainera, 19:00ak inguruan.
Sarrera gonbidapenarekin
Ikasle bakoitzeko hiru gonbidapen banatuko dira, eta gonbidapenak ikasleei emango zaizkie. Geratzen diren apurrak bertaratzen den jendearen artean banatuko dira.