2018/06/15 02:00

Bestelakoak

Kafe antzerkia ikusgai Guria eta Egur tabernetan

Urnieta

Urnietako antzerki taldeak "La cita" antzezlaneko esketxa eskainiko du bi tabernetan.

Herriko antzerki taldeak ikuskizun berezia eskainiko du ostiralean Idiazabal kaleko Guria (19:30) eta Egur (21:00) tabernetan. Lagun eta bezero guztien begiradapean esketxa eskainiko dute, urte hasieran Urretxu-Zumarragako Antzez motz lehiaketan aurkeztu zuten  "La cita" antzezlaneko pasarteak eskainiz. Antzezlan horrekin lehiaketa hartako finalera iritsi ziren. Iraupen laburreko antzezlana izan zen eta orduko hartan hauexek izan ziren taula gainera igo ziren aktoreak: Belen Merino, Esther Modia, Ixidro Salinas, Juankar Erasun, Julio Nogales eta Lupe Herrero. Guztiak ere Mikel Agirregomezkortaren zuzendaritzapean aritu ziren lanean.

Status Quo ekainaren 22an
Ikasturteari amaiera emateko, kale antzerkia eskainiko dute, Zaldundegi plazan 22:00etan hasita. Lehenago aipatutako antzezleez gain Conchi Gonzalez, Haritz Peñagarikano, Pili Brandariz eta Xabi Odriozola ere antzezle lanetan arituko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!