2018/09/26 02:00

Bestelakoak

“Izoztutako haizea bezala” antzezlana

“Izoztutako haizea bezala” antzezlana
Urnieta

Tanttaka Teatroak “Izoztutako haizea bezala” antzezlana aurrestreinatuko du Saroben irailaren 26an, 19:00etan. Sarrerak 5 euroko kostua du, eta Sarobeko bulegoan eros daitezke edo egunean bertan txarteldegian emaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Baita online ere hurrengo hitzetan klikatuta: sarrera erosi.

Sinopsia
Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako
usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu.  Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernues.
  • Zuzendari laguntzailea: Laia Bernues.
  • Interpreteak: Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarri.
  • Argiztapena: Xabier Lozano.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!