2018/10/05 02:00

Bestelakoak

Urnietako antzerki tailerra

Urnietako antzerki tailerra
Urnieta

Urriaren 5ean amaitzen da Urnietako antzerki tailerrean izena emateko epea. Klaseak urriaren 19tik ekainaren 21era emango dira, eta 18 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Izen-emate orria.

Ikuskizun bat sortzeko beharrezko urratsak emango dira: hasierako irakurketa, antzezlearen entrenamendua, pertsonaiak eratzea, eszena koadroak, entseguak eta jendaurreko emanaldia.

Bi zatitan banatuko da tailerra:

1. Etengabeko prestakuntza: astean bi orduko eskolak. Ostiralero 18:30etatik 20:30etara.
2. Ikasturte amaierako ikuskizunaren muntaketa. Ekainean 2 astez; muntaia Saroben izango da. Egutegia adostuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!