Gazteleraz dira bi mikroantzerkiak. Doan ikusteko aukera 19:30ean hasita Saroben.
Anonidoren “AMOR BREVE” kale antzerkia
- Sinopsia: Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore-sorta bikaina, kandelak… Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat. Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.
- Aktoreak: Ane Pikaza eta Aitor Fernandino.
- Testua: Mikel Fernandino.
- Zuzendaritza: Getari Etxegarai Turrillas.
Noderen “CRONOPIA XPRESS”
[Teaser]
- Sinopsia: “Cronopia” Delantial geltokitik ateratzen den trena irtetear dago. Lekurik aproposena, dudarik gabe, bide desberdinak daramaten pertsonaiek topo egin dezaten. Tren honen konpartimentu bat, hain zuzen ere, gure protagonisten elkargunea izango da. Hiru ezezagun, hiru istoria, hiru maleta eta tren bat. Iragana, ametsak eta sekretu ilun bat kaleratuko duen bidai bitxia. Zer gertatuko ote da? Surrealismoa eta komedia beltza bere bidezko neurrian eta zoroki nahasita, nola ez! Igotzeko prest?.
- Antzezleak: Iñaki Cid, Anuxka Etxeberria eta Ivan Aizpurua.
- Autorea: NODE.