2018/10/20 02:00

Bestelakoak

"Madeleine" eta "Grande Days" musika taldeen kontzertua

"Madeleine" eta "Grande Days" musika taldeen kontzertua
Urnieta

Doan, Saroben 19:00etatik aurrera.

Madeleine

["Su hura" diska entzungai]

“Madeleine” Donostiako lau lagunek osatzen dute: Gartxot Unsain Letona, Itzal Uranga Ugarte, Jon Iñaki Benito Urteaga eta Jagoba Salvador Zaldua. Melodia maite dute, emozionala den hori, eta nola ez, abesti puskak. Ezin esan zein urtetan hasi ziren, baina bai bolada luzea daramatela haien unibertso musikala eraiki nahian. Paisaia anbientalak, zati azkarragoak eta efektuz beteriko atmosferak maite dituzte. Urte hauetan zehar gehienbat Euskal Herriko gaztetxe
zirkuitoan aritu gara jotzen, eszenatoki handiagoekin (Atabal, Plateruena, Festi Lasai, Intxaurrondo K.E…) uztartuz. Toundra, Lisabö, Gojira edo Jardin de la Croix taldeekin batera aritu dira, besteak beste. Bi lan kaleratu ditu orain arte, Madeleine (2009) eta Mugarri (2013), biak autoekoizpenaren bidetik eta Radix Records-en laguntzarekin.

Ia hiru urteko geldiune baten ondoren, Kutxa Kultur Musika bekaldia jaso ostean, urte betez egon dira “Su hura” (2018) lan berriaren abestiak prestatzen. Lan hau orain arte egin duten gauzarik landuena da, zazpi abestiz osatuta dago eta azken urte hauen biografia moduan sortu dituzte, iraganeko ukituak bidean aurkitutako energia berriekin jantziz. Zestoako Gaztain Estudioetako Eñaut Gaztañagarekin grabatu zuten eta pasa den Irailan kaleratu zen.

Grande Days

[Beren kantuak]

2013an sortua, zaila da “Grande Days” taldea sailkatzea. Bere musika indie-rock doinuetera gerturatzen da post rock eta rock finena alde batera utzi gabe. Bost abestik osatutako lehendabiziko EPa Karlos Osinagarekin ‘Txap’ (Lisabö) grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioan. Lan horretan Za! taldeko Pauren kolaborazioa izan zuten. AIE (artistas en ruta) programaren 2017ko zirkuituan aukeratuak izan ziren eta Zarata-Mondosonoro aldizkariak urteko demo onena bezala aukeratu zuen ‘Spark. 2017an Heineken-Jazzaldia, BBK Live Bereziak, Kutxa Kultur Festival, Basque Fest edo Emergència! Festival (Bartzelona) jaialdietan aritu ziren. Egun Kutxa Kultur ekimenak Donostiako Tabakaleran duen erresidentzia programan parte hartzen ari dira eta bertan prestatuko dute 2018ko udazkenean argitaratuko duten lehendabiziko diskoa.

Taldea, Ignacio Bilbao (gitarra eta ahotsa), Ion Grijalbo (gitarra eta ahotsa), Jose Mari Lluch (baxua eta ahotsa) eta Ander Vildosolak (bateria) osatzen dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!