2018/11/02 01:00

Bestelakoak

Beldur etxea Urnietan

Beldur etxea Urnietan
Urnieta

10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat beldur etxea antolatu du Urnietako gaztelekuak. 6 eta 10 pertsonez osaturiko taldetan murgildu beharko dira gaztetxoak etxe beldurgarrian. Lekaio Kultur Etxea atonduko da etxe beldurgarri moduan, eta izena egunean bertan eman behar da 16:30ean. 17:00etatik 19:30etara beldurra pasatzeko unea izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!