"S(u/a)minetik bakera" ikus-entzunezko proposamen eszenikoa da. Urriaren 30ean egongo da ikusteko aukera 19:00etan, Lekaio Kultur Etxean.
Sinopsia
Abiapuntua Batallon Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) dira. Bi emakume arrasatear hauen testigantzak entzungo dira, eta bi narratzaile ere tartekatuko dira lau ataletan; hori guztia Mudoh-k zuzenean interpretatuko duen musikak lagunduta. Sumina eta samina atzean utzita, bakera arteko bidea egiten lagundu nahi du.