2018/11/06 01:00

Bestelakoak

Bizimiñak

Bizimiñak
Urnieta

Antzerkia, artea eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da "Bizimiñak". Lekaion egongo da ikusgai 19:00etan.

Zuzendaritza: Itziar Elias, Maddi Iratzoki, Dani Iratzoki.
Antzezleak: Itziar Elias, Maddi Iratzoki.
Musikaria: Dani Iratzoki.

[BIDEOA]

Baina zergatik gara multzo bateko edo besteko?
Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa, nahi
gabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da.
Baina zergatik gara multzo bateko edo besteko? Zergatik aukeratu beharra? Eta inongo
ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea?

Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan. Mina, gorrotoa,
itsutasuna, isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako
leihoak zabaldu nahi ditugu, entzun, ikusi.

Kultur esparru ezberdinez baliaturik, mina eta honen bueltan dabiltzan gai ezberdinez
hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!