"Nola landu biktimen aitortza tokian-tokian" hitzaldira joateko aukera egongo da azaroaren 13an 19:00etan, Lekaion. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Laura Pego Otero
Zuzenbidean Doktore eta Kriminologian Masterra, abokatu gisa lan egin du eta azken urteotan Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuan ikertzaile da. Giza-Eskubideen, biktimen eskubideen eta atxilo edo preso dauden pertsonen inguruko hainbat ikerketetan parte hartu du, besteak beste, berriki aurkeztu den “1960- 2014 bitartean Euskadin izandako tortura eta tratu txarrak ikertzeko Proiektua”.
Gema Varona Martínez
Zuzenbidean Doktorea, Lege Soziologian Nazioarteko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile doktore iraunkorra da eta Kriminologiako Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kidea, Euskal Biktimologia Sozietateko lehendakaria, 2014tik EHUko Zuzenbide Fakultateko Kriminologia graduko koordinatzailea da eta hainbat irakasgai eskaintzen ditu. Ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu izan du, bereziki aipagarriak izanik Justizia Leheneratzailean eta terrorismoaren biktimen inguruko lanak.