2018/11/20 01:00

Bestelakoak

"Eta herritarrok zer? Bizikidetza gure esku ere badago" word café

"Eta herritarrok zer? Bizikidetza gure esku ere badago" word café
Urnieta

Solasaldia 19:00etan hasiko da Lekaion. Euskara nahiz gaztelera hitz egingo da.

Zer da zuretzat bizikidetza? Eta memoria? Zer egin dezakegu herritarrok bizikidetzaren
alde?

Galdera horiei eta ardura sortzen duten beste hainbati elkarrekin erantzuteko, Urnietako bake eta bizikidetza talde herritarrak dinamika parte-hartzaile honetara gonbidatzen ditu herritar guztiak. Bertan, talde txikietan, konfiantzaz eta soseguz, jardunaldietan zehar ateratako gai klabe eta ardura zehatzen inguruan hitz egingo dute partaideek.

Edozein dela ere zuen sentsibilitatea, herritar ezberdinen iritziak entzun eta zureak konpartitzeko aukera aprobetxatzera animatzen zaituztegu.

Bertaratzeko asmoa baduzu izena-ematea gomendatzen dizugu: 605 718 297 / urnietabizikidetza@gmail.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!