2015/06/03 17:30

Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berriena

Egape, Urnieta

EKAINAK 3 ASTEAZKENA
EGAPE IKASTOLA. 17:30. URNIETA

“Txo mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik iritsia. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dugu: Mundua aldatzeko batu gara, izan ere, Roke arotza baita eta egurrezko ametsak egiten ditu esna. Plastikozko zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dugu, eta enbata guztien gainetik, txiribuelta emango diogu munduari”. Horixe da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Urnietan jendaurrean antzeztuko duten ikuskizunaren aurrerapena. Ohi bezala ikusgarria izango da, aktore eta pailazoen kantu eta dantzekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude. 

Salgai. 7 euro:
Hernani: Ametsa ileapaindegia
Urnieta: Kantoi
Andoain: Ernaitza, Aiurri

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!