Urnietan kirola egiten duten emakumeak goraipatu zituzten atzo ilunabarrean, martxoak 8aren harira egin zen elkarretaratzean, Udalak antolatuta. Emakumeak eta futbola deskribatzen dituen erakusketa zabaldu zuten plazan, eta hitza hartu zuten Itsasne Urruzola (pala), Nagore Huizi, Marta Ollokarizketa eta Alba Cabrera (Futbola), Kontxi Estevez (eskubaloia) eta Leire Larrañagak (judoa).