Deitzaileek Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak ateratzeko lehiaketa martxan jarri dute. Horietako bost toki, halabeharrez, antolatzaileek zehazturikoak izango dira: Eteneta, Muniskue (Mulisko), Sanson harria, Adarra eta Buruntza. Seigarren argazkia lehiakide bakoitzaren esku utziko dute: "Norberak Urnietan duen txoko maiteren bat islatu beharko du". Sari-banaketa uda ostean egingo dute. Era berean, lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa iragarri dute. Parte- hartzea zabalik dago, datorren ekainaren 24ra arte.
Gazte eta helduen mailako sariketa
Sariak
Helduak:
• Bilduma onena: 250 euro.
• 2. bilduma onena: 100 euro.
• 3. bilduma onena: 50 euro.
• Argazki onena: 50 euro.
Gazteak:
• Bilduma onena: 50 euro.
• 2. bilduma onena: 25 euro.
Lana aurkezteko:
• Formatua: JPG.
• E-posta: soinuenbegiradak@gmail.com
• Ipini beharreko datuak: Izen-abizenak, herria, adina eta kontakturako emaila.
• Epea: Ekainak 24.
• Sari-banaketa ekitaldia eta erakusketa, irailean.