2019/03/31 11:30 - 14:00

Jaia, ospakizuna

Korrika kulturala

Korrika kulturala
Urnieta

Korrika urnietatik apirilaren 13an igaroko den arren, berotzen hasteko Korrika kulturala festa antolatu dute.

11:30 Kalejira, Zubitxo plazatik abiatu eta San Juan plazan amaituko da.
12:00 Egape dantza taldearen emanaldia, Korrikako abestia oinarri hartuta.

Pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. AEK-k Korrikako kamisetak, jertseak edota bestelako produktuak erosteko postua jarriko du. Serigrafia postua ere egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!