Antia literatur lehiaketa

Aiurri 2019ko mar. 27a, 16:58

Literaturzaleen lehiaketa berria martxan da. Azken urteetako joerari eutsiz, gainera, sari potoloak izango dira lehen sailkatuentzat. Haur, gazte eta helduen mailako ipuin lehiaketa da. Lanak euskaraz aurkeztu behar dira, ezinbestean.

Urnietako Udalak On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren deialdi berria martxan jarri du. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea, apirilaren 12an amaituko dena. Lanak Lekaion bertan eskura eman behar dira, edo aukeran posta arrunta erabilita. Helbidea: Lekaio kultur etxea. San Juan plaza, z/g. 20130, Urnieta. DIN A-4 orrialdeetan aurkeztu behar da lana, alde bakar batean inprimatuta eta lerro arteko tarte bikoitza utziz. Hiru kopia aurkeztuko dira, egilearen arrastorik utzi gabe eta gutunazal itxi batean sartuta. Ipuinak izenburua izan beharko du, eta goiburua erabili ahal izango da.

Gai librea
Ipuinen gaia librea izango da, eta honako baldintzak betetzea ezinbestekoa izango da: Ipuina euskaraz idatzia egotea, beste lehiaketaren batean saririk jaso gabekoa eta argitara eman gabea.

Sari potoloak irabazleentzat

Helduen maila:

  • Herrikoak nahiz kanpokoak aurkez daitezke lehiaketara.
  • Luzera: 8-20 orrialde.
  • 1. Saria: 1.800 euro.
  • 2. Saria: 1.000 euro.

Gazteen maila:

  • 12-16 urte artekoentzat.
  • Urnietarrak edo bertako ikasleak.
  • Luzera: 3-8 orrialde.
  • 1. Saria: 500 euro.
  • 2. Saria: 300 euro.
  • 3. Saria: 150 euro.

Haurren maila:

  • 12 urtetik beherakoentzat.
  • Urnietarra edo bertako ikaslea.
  • Luzera: 2-4 orrialde.
  • 1. Saria: Tableta.
  • 2. Saria: Ebooka.
  • 3. Saria: Ebooka.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!