Igoerako ligaxkara sailkatzeko aukera eskura dago

Jon Ander Ubeda 2019ko mar. 28a, 13:30

UrnietaKE eskubaloiko lehen taldea sailkapenaren hirugarren postuan da, bi jardunaldiren faltan.

Garaipen garrantzitsua urnietarrek etxean lortu zutena, Egiaren aurkako partidan (29-18). Sailkapenean hirugarren postuan daude orain, eta bosgarrenari bi puntuko aldea ateratzen diote. Bosgarren postuan baitago igoerako ligaxka jokatzeko sailkapenaren muga. Jokatu duten azken partida, emaitzari erreparatuta, erraza izan zela dirudi. Baina markagailuan aurrea hartzea kosta egin zitzaien, bereziki lehen zatian. Azken bi jardunaldiak bizi-bizi datoz.

 

GIPUZKOA 1. MAILA: Urnieta-Egia 28-19

Sailkapena:

1 Munttarpe 32 puntu

2 Legazpi 26 puntu

3 Urnieta 25 puntu

4 Eibar 24 puntu

5 Bergara Soraluze 23 puntu

Asteburuko partida:

18:00 Donibane-Urnieta / Lar, 30

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!