Korrika Kulturala Urnietan

Aiurri 2019ko mar. 31a, 12:44

Urnietako Korrika batzordeak kultur jaialdia antolatu du. Herrigunean kalejira egin dute Lurdes Iriondo Udal musika eskolako ikasleek, eta Egape dantza taldeko kideek San Juan plazan erakustaldia eskaini dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!