Euskadi mailako ligan lehiatzea zer den probatu dute

Aiurri 2019ko api. 10a, 17:57

Amaitu da kadete mailako neskentzat Euskal Ligan aritzeko esperientzia.

Azken jardunaldian garaipenarekin agur esatea ametsa zen. Maila horretara iritsita, ordea, lehia handia izaten da. Eta, beraz, ametsak betetzea zailagoa izaten da. Urnietarrek liga lehen postuan amaitu duen Errotaberri taldearen aurka ezin izan zuten garaipena lortu (22-32). Asteotan bizitako esperientzia, ordea, oso aberasgarria izan da.

Kadete mailako beste bi taldeek emaitza onak lortu zituzten. Neskek Jauja mutrikuarrak garaitu zituzten (20-19), eta mutilek Amenabar zarauztarrak (33-29).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!