Zanpatuz mendi elkartearen irteera

Aiurri 2019ko api. 24a, 21:33

Burgos eta Araba arteko eremuan mendi irteera antolatu dute urnietarrek. 

Orbañanos herritik abiatuko dira Humion (1436 m) mendira. Hortik Peña Flor (1339 m) eta Mancubo (1184 m) mendietatik barrena jarraituko dute. Gailur guztiak zapaldu eta gero Orbañanos herrira itzuliko dira. Irteera maiatzaren 4an izango da. Ohi bezala, Matxo tabernaren paretik abiatuko dira goizeko 07:30ean. Parte hartzaileek apirilaren 30a baino lehen izena eman behar dute, Ikasmin akademian edo Kantoi tabernan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!