Urnietako udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

Aiurri 2019ko api. 26a, 11:20

Urtero legez, Eguzkitan Blai! eta Kirol Udalekuak antolatu dira haurrentzako eta gaztetxoentzako. Ekainaren 24tik uztailaren 30era izango dira, 10:00etatik 13:00etara.

Eguzkitan Blai! udalekuetan 2007-2015 bitartean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Kirol udalekuetan, berriz, 2007-2010 bitartean jaiotakoek, eta besteak beste, herri-kirolak, igeriketa, badmingtona, beisbola eta tenisa landuko dituzte. Udaleku guztietako hizkuntza euskara izango da.

Aldizkako asteetan parte hartu daiteke
Aurreko urteetan bezala, ez da derrigorrezkoa izango bost asteetan izena ematea, eta aldizkako asteetan parte-hartzeko aukera eskainiko da:

  • Ekainaren 24tik 28ra.
  • Uztailaren 1etik 5era.
  • Uztailaren 8tik 12ra.
  • Uztailaren 15etik 19ra.
  • Uztailaren 22tik 30era

Prezioei dagokienean, zenbat eta aste gehiagotan izena eman, proportzioan orduan eta gutxiago ordainduko da. Gainera, beherapenak izango dira 2 edo 3 neba-arreba matrikulatzen diren kasuetan; baita, gizarte laguntza jasotzen duten pertsonentzat ere.

Izena emateko epea maiatzaren 7an amaituko da. Bertan bulegoan eta Lekaio kultur etxean eman daiteke izena, inskripzio orria bete eta entregatuta. Urnietako Udalaren webgunean online ere egin daiteke.

Izena ematerakoan, Urnietako neska-mutilek izango dute lehentasuna, eta Txusakako taldean, berriz, auzokideek. Plaza mugatuak izango dira eta behar izanez gero zozketa egingo da.

Zaintza zerbitzua
Eguzkitan blai!-n bezala, Kirol udalekuetan ere zaintza zerbitzua eskainiko da ondorengo txandetan: 08:30etatik 10:00etara, 09:00etatik 10:00etara, 09:30etik 10:00etara eta 13:00etatik 13:30era.

Informazio gehiago

  • Posta elektronikoa: udalekuak@urnieta.eus
  • Udaleko webgunea: urnieta.eus
  • Telefono zenbakiak: 943 00 80 00 / 943 00 80 33.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!