2019/05/10 19:00

Ikus-entzunezkoa

Mendi Tour Urnietan

Mendi Tour Urnietan
Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta

Bilbao Mendi Film Festival mendia, abentura eta natura uztartzen dituen zinema jaialdia da, eta aurten ere festival horretako onena Urnietara ekartzea lortu da Zanpatuz mendi elkartearen laguntzarekin.

Maiatzaren 10ean Saroben lau proiekzio ikusteko aukera izango da 19:00etatik aurrera. Proiekzioak jatorrizko hizkuntzan emango dira, baina azpitituluak izango dituzte. Sarrera doakoa izango da.

  • Wallmapu: 2018ko BMFF-eko Sail Ofiziala (6 min; V.O. - mapuche SUBT. - es/eu).
  • JR Ripper: 2018ko BMFF-eko Sail Ofiziala (20 min; V.O. - en/ne SUBT. - es).
  • Liv Along the Way: 2018ko BMFF-eko Sail Ofiziala (23 min; V.O. - en SUBT. - es/eu).
  • Everest Green: 2018ko BMFF-eko Mendiko Film Onena (53 min; V.O. - en/fr SUBT. – es).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!