Hirugarren garaipenaren bila

Aiurri 2019ko mai. 9a, 14:15
Argazkia: UKE.

Munttarpe eta Urnietaren arteko eskubaloi partida igande honetan jokatuko da, goizeko 11:30ean hasita. Emozio handiko partida izango da, Munttarpe eta Urnieta baitira bi partidak irabazi dituzten talde bakarrak. 

Eskubaloiko taldea denboraldi amaiera polita egiten ari da. Emozio handikoa baita igoerako ligaxkan aritzea. Eta pozgarria da herritarren babes zabala eskuratzea. Giro horretan, Urnieta eskubaloiaz gozatzen ari da.

Lehen jardunaldia
Bergara-Soraluze 20-25 Urnieta

Eskubaloiko Urnieta KE lehen taldeak hasiera ona eman zion Nazional 2. mailara igotzeko ligaskari, maiatzaren 1ean Bergaran irabazi eta gero. Taldeak zaletuen jokabidea eskertu zuen, dozenaka joan baitziren Bergarara.Seriotasun handiko partida jokatu zuen Urnietak, defentsan serio lan eginez eta erasoan golak sartuz. Atsedenaldira sei goleko aldearekin iritsi ziren (6-12). Bigarren zatian Bergara-Soraluze taldeak indarra eginez markagailuan nabarmen gerturatu zen (17-18). Erasokor ari ziren etxekoak, eta urnietarrek defentsa onaren bitartez erasoak geldiarazi zituzten. Partida irabazteko urduritasunak jota, Bergarakoek akatsak egiten hasi ziren. Urnietarrek zuhur eta hotz jokatuz abantaila handitu zuten garaipen polita lortu arte.

Bigarren jardunaldia
Urnieta 21-20 Legazpi

Zaletuen garrantzia. Egia galanta, horrelako partidatan. Ezinbestekoa izan zen euren babesa, hain partida orekatuan. Garaipena azken segunduetan sartutako penaltiari esker iritsi zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!