Realari eta Nahikariri esker ona adierazteko ekitaldia

Aiurri 2019ko mai. 16a, 07:34

Urnietako Udalak harrera egingo die Nahikari Garciari eta Realeko nesken taldeari, Erreginaren Kopa irabazi ostean. Txuriurdiñak egun hauetan erakunde askoren aitortza jasotzen ari dira. Urnietako Udalak ere omenaldi sorta horretan parte hartuko du, gaur 17:30ean San Juan plazan egingo duten ekitaldiarekin. Realaren kamisetarekin edo kolore zuri eta urdinekin joateko deia luzatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!