Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik, "Musua" ikuskizuna ostiral honetan

Aiurri 2019ko mai. 22a, 08:01

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da, ostiral honetan, Urnietako Egapeko jolastoki estalian. Sarrerak salgai daude Andoaingo Ernaitza eta Aiurrin, Urnietako BKN kafetegian eta Hernaniko Leokadistin.

"Aiora Zulaika "Pirritx" pailazoa osatu da!", albiste bikaina iritsi berri da Aiurriko erredakziora. Gauzak horrela, datorren asteazkeneko ikuskizunean Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta lagunak zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Hainbat tokitan taula gainera igo ezinik egon da, gaixotasun bat tarteko. Baina osatu da, eta Urnietara hurbiltzen diren haurrek Pirritx ikusiz gozatzeko aukera izango dute. 17:30ean hasiko da saioa, Egape ikastolako jolastoki estalian.

Sarrerak salgai: Andoaingo Ernaitza eta Aiurri, Urnietako BKN, Hernaniko Leokadisti. 7 euro.

Musua ikuskizunaren sinopsia

"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?" 

Leire Bilbao.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!