Bigarren aukeraren bila

Andoni Urbistondo 2019ko mai. 19a, 11:54

©Urbistondo

Nazional 2. mailan jokatzeko bidean, bigarren aukeraren bila abiatuko da Urnieta. Izan ere, hiru partida jarraian irabazi eta gero, larunbatean Bilbon galdu egin zuten Eskolapios talde indartsuaren aurka (36-32). Une honetan sailkapenean berdinduta daude Munttarpe, Escolapios eta UKE. Urnietak Askartza gainditu behar du, eta Escolapios-ek Legazpin ez irabazi. Datorren asteburuan argituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!