Nahikari Garciak Realean jarraituko duela iragarri dute

Aiurri 2019ko mai. 26a, 12:10

Albiste pozgarria realzaleentzat eta urnietarrentzat. Nahikari Garcia herriko aurrelariak Realarekin hitzarmena sinatu duela iragarri du klubak. Kopa irabazi eta gero, bigarren albiste ona Urnietako futbolzaleentzat. Egun hauetan Munduko Kopa prestatzen ari da Nahikari, Espainiako Selekzioarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!