EAJk eta EHBilduk lehen balorazioa egin dute

Xabier Lasa 2019ko mai. 27a, 10:37
EAJko zinegotziak eta jarraitzaileak, bart gauean
Urnietako EAJ eta EHBilduk euren lehen balorazioak egin dituzte, atzoko emaitzak jakin ostean. Gogoratu behar da zein izango den Urnietako udal korporazioaren osaketa, 2019-2023 legegintzaldirako: EAJk 1.500 boto (zazpi zinegotzi). EHBilduk 838 boto (lau zinegotzi), eta, PSE-EEk 483 boto (bi zinegotzi).

 

 
 
Beste lau urtez gehiengo osoa edukita, berirro ere alkate izango den Mikel Pagolak hona zer zioen atzo gauean:
"Lehenengo eta behin, mila esker 1.500 herritarrei EAJren proietuarekin sinesten jarraitzen duzuelako, eta horri esker datorren lau urtetan Urnietan egin beharreko gauza askori amaiera emateaz gain, beste berri askori ere ekiteko aukera eman diguzuelako.

Berez, 1500 bozka hauekin alderdiak zazpi zinegotzi edukiko lituzke, EH-Bilduk lau eta PSEk bi, orain arte geunden bezala. Momentuz goiz samar da hitz egiteko, baina gure asmoa bakarrik gobernatzea izango litzateke. Hori bai, herrian garrantzitsuak diren proiektu estrategikoetan ahalik eta bateratasun handiena lortu behar dugu, ahalik eta alderdi gehienak ados jarri behar ditugu. Baina horrek ez du esan nahi guztiekin adostasunak lortu behar ditugunik; argi dauzkagu gure ideiak eta proiektuak, eta argi herritarrek ere beren konfidantza eman digutela, eta printzipio horiek aurrera ateratzen saiatuko gara. Gurekin lan egin nahi dutenek, hor izango gaituzte".

Bigarren geratu den EHBIlduk ere jakinarazi du bere balorazioa:

"Herriak bere autua egin du eta PNV berretsi du gehiengoan. Gehiengoak esan nahi duena bozketan nahi dutena egingo dutela da. Baina 838 Urnietarrek eskatu digute lanean jarduteko, beste Urnieta bat nahi dutela, aurrera begira doana, herritik, betikotik abiatu eta gerora begiratuko duena. Eta xume-xume hortxe egongo gara, betikoetatik ikasten ondorengoa eraikiz, herritarren taupadak entzunez. Esker ona dugu, 838 amets gure eskutan, ilusioa eta lanerako gogoa. Hasi da, eta geldituko ez den sarea jostera goaz. Milesker Urnieta".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!