Nazioarteko Aniztasunaren Eguna Magale ikastetxearen eskutik

Nazioarteko Aniztasunaren Eguna zela eta Urnietako Magale Ikastetxeak bigarren urtez “Aniztasun Kolorea” izeneko proiektua burutu zuen Maiatzaren 21ean. DBH 1. eta 2. mailako ikasleak Etxeberri plazara hurbildu eta proiektu honi lotuta ikasgai ezberdinetan egindako lanak azaldu zituzten.

Ebaluazioan zehar, Ikasle-talde bakoitzak jasotako lurraldetako datuak azaleratu zituztelarik eta hainbat kasutan bertako pertsona bat ere izan zuten laguntzaile gisa. Teknologia arloan egindako proiektuak ere azaleratu zituzten eta baita Gorpuz hezkuntza, Musika eta Euskarako arloetan landu zituzten dantzak eta bertso sortak ere.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!