Nazioarteko aniztasunaren eguna Etxeberri plazan

Jon Ander Ubeda 2019ko eka. 1a, 12:15

Nazioarteko Aniztasunaren Eguna dela eta, Urnietako Magale Ikastetxeak “Aniztasun Kolorea” izeneko ekimena martxan jarri zuen. Maiatzaren 21ean, DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleek Etxeberri plazara hurbildu eta proiektuari lotuta egindako lanak eskaini zituzten.

Teknologiako arlokoek egindako eguzki sukaldeak eta eguzki labeak ikusgai ipini zituzten. Gorputz hezkuntza, musika eta euskara arloetakoek dantza eta bertso saioak eskaini zituzten. Besteak beste, “Tarantella Napolitana”, "Dashing white Sergeant” edo "Pitx" izenekoa. 

Ikusleen artean eguneko zentruko aitona-amonak hurbildu zitzaizkien. Eguraldia lagun, antolatzaileak pozik daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!