Buruhandi eta erraldoien konpartsa Plazido Muxika plazatik irten eta herriko hainbat kaleetan zehar ibili zen, heldu, gazte eta haur ugari ondoan zituela. Bosko Anitz txarangak musika jarri zuen. Ohi denez, buruhandiek eta beren maskuriek eragi zituzten aztoramendu eta jolas gehienak haurren artean.