Urnietako 92 gazte funky dantza jorratzen aritu dira ikasturtean zehar, Ibone irakaslearen esanetara, eta Saroben erakustaldi bikoitza eskaini zuten, atzo arratsaldean. Koreografia ezberdinekin osatutako emanaldia izan zen, bi saioetan Sarobe bete zuten ikusleen gozagarrirako.